Orioko Udalak 2025-26 ikasturteko kirol-jardueren eskaintza kaleratu du

Orioko Udalak herriko kirol-zerbitzu berria jarri du martxan. Uztailaz geroztik, Neo enpresa ari da Karela kiroldegia kudeatzen, eta horrekin elkarlanean, gimnasioa, jarduera-eskaintza eta ordutegia berritu dira. Aldaketak 2025eko irailaren 1ean sartu dira indarrean, eta Udalak gaur, irailaren 3an, kaleratu du 2025-26 ikasturteko jarduera-eskaintza. Izen-ematea, aldiz, ostiralean zabalduko da, eta ikastaroak iraileko azken astean hasiko dira (ikusi eskuorria).

Ordutegia

Herritarrek egindako eskaerari erantzunez, Karela kiroldegiak ordutegi jarraia eta orain artekoa baino zabalagoa izango du aurrerantzean, eta eguerdian ere zabalik egongo da. Hau izango da irailetik ekainera arteko ordutegia:

> Karela kiroldegia

  • Astelehenetik ostiralera: 7:00-21:00
  • Larunbatetan: 09:00-13:00 eta 16:00-20:00
  • Igande eta jaiegunetan: 09:00-13:00

> Igerilekua

  • Astelehenetik ostiralera: 7:30-20:30
  • Larunbatetan: 9:30-12:30 eta 16:30-19:30
  • Igande eta jaiegunetan: 9:30-12:30

Gimnasioak

Puntako teknologiaz hornitutako bi gimnasio ditu orain kiroldegiak. Gimnasio zaharra handitu eta berritu egin da, eta Haize Berri taberna zegoen lekuan bigarren areto bat prestatu da.  Bi espazioetan makina berriak jarri dira muskulazioa lantzeko eta ariketa aerobikoak egiteko.

Makinek internetera konexioa dute, pantaila eta entrenamendu-aukera zabala. Gimnasioan, gainera, begirale-zerbitzua eskainiko da. Honen bidez, erabiltzaileek begiraleen aholkuak eta gomendioak jasotzeko aukera dute, edota saio pertsonalizatuak hartu ditzakete haiekin.

Haize Berriko gimnasio berria herriko kirol-elkarteek erabiliko dute, baita gainerako erabiltzaileek ere, ordutegi jakin batean.

Kirol-eskaintza

2025-26 ikasturteko jarduera-eskaintzaren berri eman du gaur Udalak. Haur eta helduentzako saioak daude jasota jarraian duzuen taulak, eta ikastaro bakoitzaren ordutegia. Izen-ematea, aldiz, ostiralean zabalduko du, irailak 5, eta Karela kiroldegian egin beharko da, harreran.

Abonamenduak 

Abonamendu-sisteman ez da aldaketarik izan, eta erabiltzaileei automatikoki berritu zaie harpidetza. 2025-26 ikasturtean hauek izango dira kirol-jardueren eta abonamenduen prezioak:

Informazio osagarria behar izanez gero, kiroldegian abonamendua egiteko eta jardueretan izen emateko, jarri harremanetan Karela kiroldegiarekin:

  • Erribera Kalea, 1
  • 943 89 44 28
  • karela.harrera@equiponeo.com