Haur eta gazteak irakurzaletzen laguntzeko tailerra egingo da urrian


Udalak Orioko guraso eta irakasleei zuzendutako tailerra antolatuko du urrian, haur eta gazteen irakurzaletasuna sustatzeko eta euskal literatura ezagutarazi eta maitatzeko. Bi saio izango dira, urriaren 21ean eta 28an, eta parte hartu nahi duten herritarrek aurrez izena eman beharko dute liburutegian, bi saioetarako.

Hauxe da saioaren izenburua: Nola lagundu haurrari irakurzaletzen?. Galdera horretatik abiatuta, haurrentzako liburu egokiak aukeratzeko gomendioak emango ditu Yolanda Arrietak, eta gaztetxoak zaletzeko aholkuak. Parte-hartzaileek haur-literaturako liburu asko ezagutzeko aukera izango dute eta irizpideak eta tresnak jasoko dituzte.

Bi orduko bi saio ireki izango dira, 17:00etatik 19:00etara, eta haurrekin harreman zuzena duten gurasoei, irakasleei, liburuzainei… zuzenduta egongo dira, bereziki.