36. Gipuzkoako Organoak Zikloaren baitan, Karmele Muro sopranoak eta Jose Antonio Pascual organo-jotzaileak Ahotsa eta organoa Europan zehar izeneko kontzertua emango dute San Nikolas elizan. Ostiralean izango da, azaroak 21, 20:00etan hasita.
Murok kantu espezialitateko musika-ikasketak egin zituen Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan, eta ondoren, Mannes College of Music-en (AEB), Trinity College-en (Irlanda), Italian, eta Baiona eta Donostiako CNRn eta Musikenen (Euskal Herria) jarraitu zuen formatzen. Hainbat orkestra eta musika jaialditan parte hartu du, gurean zein nazioartean, eta musika barrokoko errezitaldiak eskaintzen ari da egun Espainian zehar.
Pascualek, bere aldetik, Donostian burutu zituen klabezin ikasketak, eta Frantzian, aldiz, organoari eta zuzendaritzari lotutakoak. Nazioarteko musika jaialdi askotan izan da, baita Euskal Herrian ere. Egun, Donostiako San Bizente elizako organista titularra da, Alberto Agirre eta Ekintza abesbatzetako zuzendaria, eta Baiona eta Bergarako musika eskoletan organo klaseak emanten ditu.
Hauxe izango da Orioko emanaldiko programa:
ESPAINIA
- Marizápalos – Anonimoa XVII. Mendea
- Berceuse – E. Torres (1872-1934)
FRANTZIA
- “Sé que me muero”, Le Burgeois Gentilhomme – J.B. Lully (1632-1687)
- Andantino, Lab Maiorrean – C. Franck (1858-1863)
ALEMANIA
- Cantata BWV 202 “Weichet nur, betrübte Schatten” – J.S. Bach (1685-1750)
- Recitativo. Gavotte.
- Ciacona – D. Buxtehude (1637-1707)
INGALATERRA
- Lascia ch’io Pianga – Rinaldo – G.F. Handel (1685-1759)
- Cornet Voluntary – H. Heron (1725-1795)
ITALIA
- Partita sopra l’Aria di Follia – G. Frescobaldi (1583-1643)
- “Di tanti palpiti” – Tancredi – G. Rossini (1792-1868)
EUSKAL HERRIA
- Beretherretxeren Kanthoria – XVI. Mendeko herrikoia – Moldaketa J. Pascual (1971-)
- Pieza Sinfonikoa – J.M. Usandizaga (1887-1915)
- 7 lieder – P. Sorozabal (1897-1988)
- “Agertu-yatan orila”
