Danbolin Musika eta Dantza Eskolako instrumentuko ikasleek emanaldia egingo dute ostiralean

Danbolin Musika eta Dantza Eskolako biolin, piano eta kantuko ikasleek kontzertua eskainiko dute ostiralean, otsailak 27, 19:00etan kultur etxean. Ikasleek azken hiletan landutako piezak interpretatuko dituzte,  egindako lana eta ilusioa publikoarekin partekatzeko. Aukera paregabea izango da musikarien talentuaz zuzenean gozatzeko, eta saioa irekia izango da, herritar guztientzat.

Egitaraua:

  1. Irati Chinchurreta eta Julen Chinchurreta: La chaise a’porteus op. 55 zb. 2. – C. Chaminade
  1. Julen Lekuona: Danza de la moza donosa (Danzas Argentinas zb.2.) – A. E. Ginastera
  1. Maddi Etxeberria eta Martin Daly: Danse espagnole zb.2. – M. Moszkowski
  1. Andoni Lertxundi eta Lierni Irizar: Liebesleid – Kreisler
  1. Jon Salsamendi:
  • Invention 1 in C Major BWV 772 – J. S. Bach
  • Estude Op. 29, n. 11 – H. Bertini
  • Sonatina n. 1 in C Major K 439b, Viennesa (Allegro eta Adagio) – W. A. Mozart
  1. Kantuko ikasleak:
  • Zeruan eder ilargia – Aita Donostia
  • Alma, corazón y vida – A. Flores
  • Lau teilatu – Mold.: J. Elberdin

Piano laguntzailea: Julen Lekuona

Zuzendaria: Izarra Aristi

  1. Ane Blázquez:
  • Etude Op. 72. n. 5 – M. Moszkowski
  • Preludio y fuga n. 8, BWV 877 – J. S. Bach
  • Sonata n. 15 Op 28. Allegro – Beethoven
  • Etude Op. 10 n. 6 – Chopin
  • La serenade interrompeu – Debussy