2026-2027 ikasturtean haurreskolan matrikulatzeko epea apirilaren 13tik maiatzaren 4ra egongo da zabalik

Haurreskolen partzuergoak 2026-2027 ikasturteko matrikula egiteko epea zabalduko du apirilaren 13tik maiatzaren 4ra. Izen-ematea Maria Maestra Haurreskolan egin behar da, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:30era. Izena online ere eman daiteke, eta lotura honetan daude eskuragarri izen-emate orria eta araudia.

Instalazioa aldez aurretik bisitatu nahi dutenek aukera izango dute, Maria Maestra haurreskolak horretarako ezarri dituen ate irekietako bi egunetan:

  • Martxoak 24, asteartea.
  • Apirilak 15, asteazkena.

Ate irekietako bisita egiteko edo informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan Orioko Maria Maestra Haurreskolarekin:

  • 943 890 625
  • mariamaestra.orio@haurreskolak.eus