Indarrean dagoen TAO sistemaren baitan, apirilaren 1ean, asteazkenarekin, hasiko da denboraldi ertaina, eta ibilgailua herrian erroldatuta duten herritarrek etxean jaso dute Aparkatzeko Udal Txartel berria. Zirkulazio-zerga helbideratuta ez dutenek, berriz, udaletxetik pasatu beharko dute Aparkatzeko Udal Txartela jasotzera, behin zirkulazio-zerga ordainduta.
Udalak gogorarazi nahi die herritarrei nahitaezkoa dela aurtengo txartela autoan itsatsita eramatea.
