Arrantzale Egunari buruzko bilera informatzailea egingo da gaur, 19:00etan

Balearen Eguna igaro berritan, San Pedro festetarako motorrak berotzen hasteko momentua iritsi da. Aurten, ekainaren 27an, larunbatarekin, ospatuko da Arrantzale Eguna, eta jaiaren antolaketaz arduratzen den taldeak bilera informatiboa deitu du gaur iluntzean, maiatzak 18. Topaketa 19:00etan izango da, kultur etxean, eta jaian parte hartu nahi duten herritar guztiak daude deituta bileran parte hartzera.

Bileraren ondotik, maiatzaren 20an, asteazkenarekin, egingo da lehen entsegua, 18:45ean Gaztetxean.