Danbolin Musika eta Dantza Eskolak ateak irekitzeko egunak antolatu ditu ekainean

 

Danbolin Musika eta Dantza Eskolak ateak irekiko ditu ekainaren 5ean eta 12an, biak ostiralak. Egun horietan, herritarrek aukera izango dute eskola hobeto ezagutzeko eta datorren ikasturteko eskaintzaren berri jakiteko. Gainera, egunotan banatu da etxez etxe 2025-2026 ikasturteko informazioa biltzen duen eskuorria, eta Danbolin Musika eta Dantza Eskolaren orrialdean ere kontsultatu daitezke egutegiaren, matrikularen eta eskaintzaren inguruko zehaztasunak.

Ate irekietako egunetan bertaratzen direnek Danbolin Musika eta Dantza Eskolaren ikasketa-planaren berri jasoko dute eta zalantzak argitzeko aukera izango dute matrikulazioari begira.

Bisitak honela antolatu ditu Danbolin Musika eta Dantza Eskolak:

  • Ekainaren 5ean, ostirala, 17:00etan: 2020an eta 2021an jaiotako haurren gurasoentzat. 
  • Ekainaren 12an, ostirala, 18:00etan: 2019an edo aurretik jaiotako edonorentzat.
  • Ekainaren 12an, ostirala, 17:00etan: 2022an jaiotakoentzat (guraso eta haurrak).

Saio praktikoei buruz informatu nahi izanez gero, Danbolin Musika eta Dantza Eskolarekin harremanetan jartzeko aukera dago 943 833 727 telefonoan.