Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du ostegunean, ekainak 25

Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean. 19:30ean hasiko da, eta gai hauek aztertuko dira:

  1. Onartzea, egoki bada, 2025eko ekitaldi ekonomikoko aurrekontuaren kontu orokorra.
  2. Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 7/2026 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu transferentzia modalitatean.
  3. Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 8/2026 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarria modalitatean.
  4. Adjudikatzea, egoki bada, Orioko udalerrian ibilgailu elektrikoak kargatzeko sare publiko bat instalatzeko, mantentzeko eta ustiatzeko hiri-espazio publikoaren erabilera pribatiboko jabari publikoko emakida-kontratua.
  5. Onartzea, egoki bada, 2026-2029 aldirako emakume eta gizonen berdintasunerako III. Plana.
  6. Onartzea, egoki bada, Orioko herriko jaieguna 2027. urterako.
  7. Onartzea, egoki bada, udal mozioa Foruen abolizioaren 150. urteurrena eta Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrenari buruz.
  8. Eskariak eta galderak.