San Pedro festetan, Pello eta Nikolasa erraldoiak eta herriko buruhandien konpartsa egunero ibiliko dira Orioko kaleetan barrena. Ekainaren 27an, lehenik, Arrantzale Eguneko jaiaren bueltan irtengo dira, 11:00etatik aurrera, eta 28an, 29an eta 30ean ere kalejirak egingo dituzte, 18:00etan hasita. Jai-giroa indartzeko, gainera, Udalak dei egiten die herritarrei balkoiak apaindu ditzaten itsasoarekin eta arrantzaleen eta saregileen munduarekin lotutako elementuekin.
Erraldoien eta buruhandien arratsaldetako kalejirek ibilbide ezberdinak izango dituzte, festa auzo eta kale askotara zabaltzeko. Hauek dira ibilbideak:
- Ekainak 28, igandea, herriko txistulariekin: Kultur Etxea, Eusko Gudari, Arrantzale, Baxoalde, Palota, Balea, Arrantzale, Abeslari, Eusko Gudari eta Herriko Plaza.
- Ekainak 29, astelehena, Danbolin Musika eta Dantza Eskolako trikitilariekin: Eusko Gudari, Herriko Plaza, Ibai Ondo, Aita Lertxundi, Aritzaga eta Herriko Plaza.
- Ekainak 30, asteartea, herriko txarangarekin: Herriko Plaza, Eusko Gudari, Pelotari, Iturbide, Kale Nagusia eta Herriko Plaza.
