Nazioarteko Flysch Organo Jaialdiaren emanaldia egingo da Orion uztailaren 24an

Nazioarteko Flysch Organo Jaialdiaren aurtengo zikloa uztailaren 5ean abiatu zuten Zumaian, eta Deban eta Getarian geldialdiak egin ondoren, hilaren 24an helduko da Oriora. San Nikolas elizan egingo den saioa ongintzazko kontzertua izango da, eta Espainiako Minbiziaren Aurkako Elkartearen alde egingo da. Ana Aguado eta Santiago Banda organo-jotzaileek eskainiko dute emanaldia, 19:30etik aurrera.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez eta Urola Kostako udalekin elkarlanean antolatzen da urtero jaialdia, eta organoaren inguruko musika-programazioa zabaltzea du helburu, lurraldeko elizetan dauden organoei ikusgarritasuna emanez.

Aurtengo zikloa uztailaren 5ean hasi zen Zumaian, San Pedro parrokian, Ander Bengoetxea biolinistaren eta Iñaki Sánchez organistaren kontzertuarekin. Uztailaren 12an, berriz, Debako Andre Mari elizan egin zuten bigarren emanaldia, Valentin Larrearen 150. urteurrena ardatz hartuta. Uztailaren 18an Getarian egin zuten hirugarren saioa, Antonio Cánovas saxo-jotzailearekin eta Rubén Diez organistarekin, eta zikloa ostiral honetan, uztailaren 24an, amaituko da Orion.

Sarrera doakoa izango da.