1901ean lehen Kontxako Bandera irabazi izanaren 125. urteurrena gogora ekartzeko, Orio Arraunketa Elkarteak «125 urte banderaren bila!» liburuxka argitaratu du. Datorren abuztuaren 19an, asteazkenarekin, egingo dute aurkezpena Arraunetxen, 19:00etan.
Argitalpenaren sorkuntza-lanetan Luis Azkue Aldaz, Joxemari Olasagasti Arruti eta Iñigo Gaztañazpi San Sebastian aritu dira, besteak beste. Aurkezpenean hitza hartuko dute, egindako lana azaltzeko eta Orioko arraunaren historiako mugarri nagusiak gogora ekartzeko.
Azaldu dutenez, artxiboko materiala eta informazio esanguratsua bildu eta jasotzea izan dute helburu liburuxka osatzeko garaian. Besteak beste, Orioko arraunaren historiako gertakari esanguratsuenak eta 1901etik 2025era irabazitako bandera guztien zerrenda jaso dituzte. Horrez gain, irudi-artxibo bat ere osatu dute, eta garaipen guztiei dagozkien argazki-fitxak QR kodeen bidez jarri dituzte eskuragarri.
Erakusketa eta bisitak
Liburuxkaren aurkezpenarekin batera, eta 125. urteurrena ospatzeko, erakusketa eta bisitak antolatu dituzte Arraunetxeko Trofeo-Bandera Aretoan.
Erakusketa egun hauetan bisitatu ahal izango da:
- Abuztuaren 24tik 27ra, astelehenetik ostegunera, biak barne.
- Abuztuaren 31n eta irailaren 1ean, astelehenean eta asteartean.
Bisiten ordutegia:
- 18:00- Euskeraz
- 19:00- Gazteleraz
Liburuxka 10 euroan egongo da salgai.
