Orioko AEK euskaltegiak epea zabaldu du 2026-27 ikasturtean euskara ikasteko saioetan izena emateko. Talde txikiak, irakasle eskarmentudunak eta ikasteko giro ona eskaintzen ditu, maila guztietako ikasleentzat.
Orioko Udalak eta AEK-k sinatu zuten kontratuaren arabera, Urola Kostako AEK arduratuko da aurten ere Orioko euskaltegiko zerbitzua emateaz.
Hiru bide daude euskaltegian izena emateko:
- Euskaltegira bertara jotzea, Bikamiotako errotondaren ondoan (KTA eraikina), astelehenetik ostiralera: 09:30 – 12:30 eta 17:00 – 20:00 (ostiraletan, goizez bakarrik).
- Posta elektronikoz, orio@aek.eus helbidera idatzita.
- Telefonoz deituta, 670 420 025 zenbakira.
