Mirotza. Gure herriaren bihotza

Aurten ere iritsi da Kontxa eguna.

Duela 125 urte lehen aldiz irabazi eta ospatu genuenetik bezalaxe, hunkituta joango gara Donostiara.

Arrauna, eta bereziki Kontxako estropada, barrutik bizi dugun zerbait da. Nolabait, gure herri-sentipenarekin eta gure ibilbidearekin konektatzen gaitu. Eta sentitzen dugun hori oso polita da. Benetakoa.

Gure arbasoek portura lehenak iristeko egin behar zuten esfortzuarekin lotzen gaitu. Helburuak partekatzen ditugunean, elkarrekin bat egiteak sortzen duen indarra eta handitasuna gogorarazten dizkigu. Eta, batez ere, komunitate baten parte izateak gutasuna nola sortzen duen erakusten digu.

Horiek dira Mirotza.

Horiek dira gure herriaren bihotza.

Arraunlariek, arranplan, pasealekuan edo Donostiako edozein txokotan Orio ordezkatuko duen edonork, eraman ditzala berekin Mirotzaren balioak eta sentipenak.

Zaindu dezagun estropada-eremua eta ingurua.

Zaindu ditzagun arraunlari eta arraunzale guztiak.

Eta harrokeriarik gabeko harrotasunez bultza ditzagun gureak.

Aupa Orio! 

Aupa Mirotzak!