Orioko komunitate energetikoa osatzeko beste urrats bat: bihar bilera egingo da izena eman duten herritarrekin

Orioko Udalak, Goienerrekin elkarlanean, herriko komunitate energetikoa martxan jartzeko prozesuan beste urrats bat egingo du bihar. Apirilean itxi zen izena emateko epea, eta 200 eskaera baino gehiago jaso ziren, hasieran aurreikusitakoak baino nabarmen gehiago.

Azken hilabeteotan, Goienerrek banan-banan aztertu ditu izena eman duten herritarren elektrizitate-kontsumoak. Azterketa horren bidez, eskatzaile bakoitzari dagokion energia-paketea eta ordaindu beharko lukeen harpidetza-kuota kalkulatu ditu, baita urtean elektrizitate-fakturan izan lezakeen aurrezpenaren estimazioa ere.

Irailaren 18an, posta elektronikoz bidali zitzaien informazio hori izena eman zuten herritarrei, eta bide beretik jaso zuten biharko bileraren deialdia.

Irailaren 29an, asteartearekin, 18:00etan egingo da bilera, Kultur Etxean. Komunitate energetikoan izena eman duten herritarrak daude deituta, eta saioaren helburua elkartea eratzea eta komunitateko kide izateko eman beharreko urratsak azaltzea izango da.