Sardiñak eta mendrezka parrillan, Parrilla Festaren barruan

Aurrez kaleratutako Parrilla Festaren egitarauaz gain, sardiñak eta mendrezka ere izango dira asteburuan Herriko plazan.

Gaur, ostirala, 20:00etatik aurrera, sardiñak izango dira dastagai. 6 sardina, 5 euroan. Bihar, larunbata, 20:00etatik aurrera, mendrezka pintxoak eskainiko dira, 2 euroan.

Bi egunetan, gainera, txotxa ere izango da.

Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu Herriko plazara gerturatu eta Parrilla Festako giroaz gozatzera!