Udazkeneko programazioaren barruan, Julen Alonso eta Oinkarik HARIA ikuskizuna eskainiko dute urriaren 23an, Karela Kiroldegian.
Sarrerak asteazkenean jarriko dira salgai, 17:00etatik aurrera, Turismo-bulegoan eta online, Entradium bidez. Online erosteko esteka udalaren sare sozialetan argitaratuko da.
10 euroko prezioa izango dute, eta pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera erosi ahal izango ditu.
