Gernika-Palestina herri ekimenak deituta, urriaren 8an, osteguna, elkarretaratzeak egingo dira Euskal Herriko hainbat herritan, “Gernikaren herritik, genozidiorik ez! Gerrarik ez!” lelopean.
Oriok ere bat egingo du deialdiarekin, eta elkarretaratzea 19:00etan egingo da, udaletxearen aurrean.
Palestina Orio elkarteko kideek herritarrei dei egiten diete elkarretaratzera hurbildu daitezen, paelstinarekiko elkartasuna adierazi eta gertatzen ari denaren inguruan hausnartzeko.
