Udala datozen lau urteotarako Euskararen Plan Estrategikoa lantzen hasi da gaiarekin interesa duten herriko elkarteetako kide eta lagunekin elkar lanean. Zer da ‘Euskararen Plan Estrategikoa’? Ba, hitz gutxitan esanda, hauxe: datozen lau urteotan (2014-2017) Udalak euskararen alorrean non eragin nahi duen eta zein lehentasun izango dituen markatzen duen dokumentua.
Udaleko Euskara Zerbitzuak lehen zirriborro bat prestatu du eta urriaren 9an aurkeztu zien bilera irekira azaldu ziren herritarrei. Azalpena eta gero, bi asteko epea zabaldu du Udalak, nahi duenak bere ekarpenak egiteko aukera izan dezan. Ekarpenak jasotzeko, bigarren bilera bat egingo dute Udalak eta eragileek urriaren 23an, aurrekoa bezala Salatxo aretoan.
Dokumentuaren zirriborroa ikusi eta aztertu nahi dutenek, hemendik deskarga dezakete, PDF formatuan:
‘Euskaraz bizi-bizi’ plan estrategikoa (2014-2017). Lehen zirriborroa