Eman izena Mintzalagun programan!

Urola Kostako AEK-k martxan jarri du 2020-2021 ikasturteko Mintzalagun Programa, eskualdean euskara praktikatu nahi duten guztientzat. Egitasmoak euskaraz dakiten pertsonak eta euskara ikasten ari direnak elkartzen ditu, astean ordubetez, euskaraz aritzeko.

Mintzalagun ekimena aukera ezin hobea da euskara praktikatu nahi, baina norekin egin ez dutenentzat. Aldi berean, oso egitasmo interesgarria da euskaraz lagun berriak egin eta euskara ikasten ari direnei lagundu nahi dieten herritarrentzat.

Mintzalagun programa: zer da?

Mintzalagun Programak euskaraz dakiten pertsonak (bidelagunak, euskaldun zaharrak) euskara ikasten ari direnekin (bidelariekin, euskaldun berriekin) elkartzen ditu astean ordubetez, 3-4 pertsonako taldetxoetan, euskaraz hitz egiteko. Batzuek paseoak ematen dituzte; beste batzuek kafetxoa hartzen dute; bada pintxo-poteaz gozatzen dutenak ere…

Zer lortzen dugu?

  • Bidelariak, euskaldun berriak: euskaraz hitz egiteko aukera du, bertako hizkera ezagutu eta ikasteko; jendea ezagutzeko eta euskaraz aritzeko harreman-sarea zabaltzeko aukera du.
  • Bidelagunak, euskaldun zaharrak: euskaldun berriei lagundu, bertako hizkera erakutsi, egiten ari diren ahalegina saritu eta aitortu…

Eman izena!

Zabalik da Mintzalagun programan parte hartzeko izen-ematea. Argibideak jasotzeko eta izena emateko, jo Orioko euskaltegira edo erabili bide hauetakoren bat:

COVID-19a dela eta, oraindik ere ezohiko egoeran jarraitzen dugunez, beharrezko prebentzio-neurri guztiak hartuko ditugu mintzapraktika taldeetan eta ekitaldi guztietan. Horrez gain, aurrez aurreko eskaintza osatzeko, urriaren amaieran ONLINE taldeetan parte hartzeko aukera zabalduko dugu.

Horretaz gain, tarteka, aparteko jarduera osagarriak ere antolatuko ditugu: hitzaldiak, txangoak, irakurtzale-klubak…

Parte hartzea DOAN da, eta hamaika abantaila daude; deskontuak, opariak… Gainera, izena ematen duzuenon artean hilero-hilero 10 SARI-KUTXA zozketatuko ditugu.

12 urteko ibilbide oparoa

Urola Kostan 2009an ekin zitzaion Mintzalagun Programari eta, harrezkero, ibilbide emankorra izan du egitasmoak. Izan ere, bilakaera ona izan du eta parte-hartzaile kopuruak gora egin du. Iaz, adibidez, 95 mintzakide aritu ziren hitz eta pitz. Ekimena Urola Kostako Udal Elkartearena eta eskualdeko udalena da.

MintzalagunBI21