Karela kiroldegiaren azpian aparkalekuak ditu Udalak, herritarrei kontzesioan emateko. Gaur egun 18 aparkaleku-plaza daude libre; horietako bi, desgaitasuna dutenentzat.
18 plaza horietako bat erabili nahi duten herritarrek udaletxera jo behar dute eskaria egin eta beharrezko tramiteak formalizatzera.
Aparkaleku horietako bat kontzesioan hartzeko ordaindu behar den diru-kopurua 6.200 euro ingurukoa da; eta horrekin erabiltzaileak eskubidea dauka plaza hori 26 urte eta 7 hilabetez okupatzeko.