Apirilaren 16a arteko epea dago, proposamenak aurkezteko. Proposamen onenaren egileak 3.000 euro irabaziko ditu.
Orioko Alde Zaharra eraberritzeko planaren barruan, ideia lehiaketa bat jarri du martxan Orioko Udalak, honako asmoarekin: oinezkoak Goiko Kalera errazago eta erosoago iristeko egin daitezkeen hobekuntza eta aldaketa posibleak mahai gainean jartzea, gero alternatiba egoki bat aukeratu ahal izateko.
Lehiaketarako lanak aurkezteko epea zabalik da dagoeneko eta apirilaren 16an itxiko da.
Sariak
Sariak honako hauek izango dira:
Lehen saria: 3000 euro.
Bigarren saria: 1.200 euro.
Hirugarren saria: 600 euro.
Oinarriak
Lehiaketaren oinarriak hemen ikus daitezke