Turismo Bulegorako arduradun bat kontratatzeko deialdia egin du Udalak.
Deialdiaren helburua
Deialdi honen xedea da Turismo Bulegorako Arduradun bat kontratatzea, aldi baterako, deialdi librean eta lehiaketa bidez, Orioko Turismo Bulegoaren beharrak estaltzeko 2004. urtean.
Deialdiaren oinarriak
Deialdiaren oinarriak interesatu guztien eskura daude Orioko bulego nagusian edo hemen bertan.
Izena emateko epea
Lehiaketan parte hartzeko, curriculuma eta eskari orria aurkeztu behar dira Orioko bulego nagusian martxoaren 22rako.