Urriaren 7an, asteartean, gaueko 20:30etan, Orioko Kultur Etxean PERCOTURraren (Merkataritza eta Turismoa Indarberritzeko Plan Bereziaren) aurkezpena egingo da.
Orioko Udalak bultzatuta eta ARKUPE elkartearen laguntzaz , Orioko merkataritza eta turismoa indartzeko planaren ikerketa egin da. Plana sektore eta erakundeen arteko lankidetzaren emaitza da, eta bere helburua hau da: merkataritzaren bidez udalerria indartzea eta Orioren garapen ekonomiko eta soziala lortzea.
Lan horren emaitza, Orioko merkataritza eta turismoaren egoeraren diagnostiko bat da, eta diagnostiko horretatik abiatuz jokatze-ildoak eta ekintzarako proposamen zehatzak eman dira.
Esan bezala, planaren aurkezpena asteartean izango da, arratsaldeko 20:30ean Orioko Kultur etxean.