Literatur lehiaketako sarien banaketa asteazkenean izango da, ekainak 29

Udaleko Euskara batzordeak urtero antolatzen duen Eskolaumeentzako Literatur Lehiaketaren sari banaketa San Pedro egunean egingo da, 13:00etan, udal liburutegian.

Literatur lehiaketarekin batera marrazki lehiaketa ere egiten du Euskara batzordeak eta, gero, saritutako lanak biltzen dituen liburua argitaratzen du San Pedro festetarako.

Aurtengo bi lehiaketatan (bai literaturan eta bai marrazkian) saria irabazi dutenei, beraz, dei egiten die Euskara batzordeak, sari banaketa ekitaldi horretara joateko.