Udalbatzarrak ezohiko bilkura egingo du irailaren 25ean, arratsaldeko zazpietan hasita, udaletxeko batzar aretoan.
Udalbatzarrak aztertuko dituen gaiak hauek dira:
1.- Hauteskunde Batzorde Zentralaren Presidenteak eman duen kredentzialaren berri ematea. Kredentzialean adierazten du ANGEL DEL HOYO BRAVO EAJ-PNV alderdi politikoko zinegotzi izendatua izan dela karguari uko egin zion Ainhoa Leunda San Sebastianen ordez. Hori guztia, Angel del Hoyo zinegotzi karguaz jabetu dadin.
2.- Irakurtzea eta onartzea, egoki bada, 2007ko irailaren 3ko ezohiko bilkuraren aktaren zirriborroa.
3.- Berrestea, egoki bada, uztailaren 30eko 319/2007 alkate dekretua. Dekretu horren bitartez, proposatzen zaio Eusko Jaurlaritzako Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari San Pedro bigarrena, ekainaren 30a, izatea Orioko udalerriko jaieguna 2008an. Egun hori, beraz, jaieguna izango da, ordaindua eta orduak errekuperatu beharrik gabekoa.
4.- Udal batzorde informatzaileen presidentziatarako egindako izendapenen berri ematea.
5.- Onartzea, egoki bada, Ordenantza Fiskalen aldaketa 2008ko urtarrilaren 1etik hasita.
6.- Onartzea, egoki bada, 2007ko ekitaldi ekonomikoari dagokion Udalaren aurrekontu propioaren kredituen aldaketarako 4/2007 zenbakidun espedientea, kreditu gehigarrien modalitatean.
7.- Onartzea, egoki bada, 2007ko ekitaldi ekonomikoari dagokion Udalaren aurrekontu propioaren kredituen aldaketarako 5/2007 zenbakidun espedientea, deuseztapen-bajen modalitatean.
8.- Onartzea, egoki bada, Iturriaga jauregia (Kale Nagusia, 17) birgaitzeko obrak kontratatzeko Klausula Administratibo Partikularren Plegua, proiektu teknikoaren arabera, prozedura irekiz, ohiko tramitazioz eta lehiaketa bidez Proiektuaren kontrata bidezko exekuzioaren aurrekontua 580.051,86 eurokoa da (BEZ barne).
9.- Onartzea, egoki bada, Iturriaga jauregian (Kale Nagusia, 17) Euskal Herriko Done Jakue bideari buruzko interpretazio zentro bat sortzeko proiektu museografikoa. Proiektua ?Sormen Creativos, SA? merkataritza entitateak idatzi du eta bere aurrekontua (diseinua, gauzatzea eta muntaketa barne hartuta) 474.815,84 eurokoa da (BEZ barne).
10.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udaleko gazteria arloaren Ametsa gazteleku zerbitzuaren lehiaketa bidezko kontratazioa arautuko duten klausula juridiko eta ekonomiko-administratiboen Plegua.
11.- Eskaerak eta galderak.