San Pedro jaiak direla-eta, herriko plaza itxi egingo da ibilgailuentzat ekainaren 28ko 20:00etatik uztailaren 1eko 12:00ak arte.
Hori dela-eta, honako aldaketak egingo ditu Udalak, ibilgailuen trafikoari eragiten diotenak:
- Herrian sartzeko edo herritik ateratzeko, NAHITANAHIEZ, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da.
- Endaia plazatik Ibai Ondo pasealekura autoz joateko bidea irekita izango da festetan.
Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko zuen laguntzagatik.