San Pedro 07. Festa programa

Aurtengo San Pedro festak ekainaren 28an hasi eta uztailaren 1ean bukatuko dira.

Honako hau da festetako programa:

Ekainak 28, osteguna. San Pedro bezpera

17:00 Judo, karate eta gym jazz-eko erakustaldia Karelan.

19:00 Areto futboleko txapelketaren finala Karelan.

19:00 Txistulariak eta buruhandi txikiak kalez kale.

23:00 Txupinazoa eta, ondoren, txaranga kalez kale.

23:45 Orio girls herriko neska taldearen dantza ikuskizuna plazan.

00:00 Burrunda musika emanaldia plazan (gazteentzako rock-a)

Ekainak 29, ostirala. San Pedro eguna

09:30 Txistulariak kalejiran.

11:00 Haur parkea Karelan eta Ikastolako pergolan.

11:30 Jubilatuen hamaiketakoa Zaharren Babes Lekuan.

12:00 Meza Nagusia Salatxok kantatua.

12:30 Asier Gozategi trikitilaria eta bere ikasleak kalez kale.

13:00 Toka eta igel jokoa plazan, Zaharren Babes Lekuak antolatuta.

13:15 Literatur lehiaketako sarien banaketa udal liburutegian

16:00 Haur parkea Karelan eta Ikastolako pergolan.

19:00 Txistulariak eta buruhandiak kalez kale.

19:00 Txatunga Bembe perkusio taldea kalez kale.

23:00 Su artifizialak: Pirotecnia Zaragozana.

00:00 Abiba disko jaia plazan.

Ekainak 30, larunbata. San Pedro bigarrena, Arrantzaleen eguna

09:30 Txistulariak kalejiran.

10:30 Xake txapelketa 10-14 urteko gaztetxoentzat Ibai Ondon, Ikastolak antolatuta.

12:00 Erromeria kalez kale.

12:00 Eusko Labeleko atun errea plazan eta pintxoak salgai. Bildutako dirua Salatxo abesbatzak Norvegiara egingo duen bidaiarako erabiliko da. Atun bat zozketatuko da.

12:30 Aurtengo traineruaren aurkezpena plazan.

14:00 Jubilatuen bazkaria Altxerri jatetxean.

14:30 Herri bazkaria plazan

16:00 Mahai jolasak Ibai Ondon. Gipuzkoako I. lehiaketa.

18:00 Traineru estropada: ARC2 Hernaniko bandera.

19:00 Haurrentzako berbena plazan: Gaur Jaia.

22:00 Aukeran dantza taldea kiroldegian: Bideak ikuskizuna.

00:00 Kontzertua plazan: Laia + Seiurte.

Uztailak 1, igandea. San Pedro hirugarrena

09:30 Txistulariak kalejiran.

12:00 Salatxo abesbatzako lagunak kalez kale ibiliko dira.

17:00 Herriko haurren eskupilota txapelketaren finalak udal pilotalekuan

OHARRAK

  • Festa egunetan, zabalik izango da kultur etxean Ostargi taldeak urtean zehar egindako lanen erakusketa.
  • Udaleko Festa batzordeak argazki lehiaketa antolatu du egun hauetarako. Gaia: San Pedro jaiak 07. Informazio gehiago hemen
  • Udaltzaingoak hainbat aldaketa egingo ditu ibilgailuen trafikoari eragiten diotenak. Informazio gehiago hemen