16. ARTISAUTZA AZOKA ORION

Maiatzaren 11 igandean, Orioko 16. Artisautza Azoka izango dugu.

Azken urteotan Orioko Udalak ohitura duen legez, aurten ere Artisautza azoka antolatu du udaberrian.

Artisauen postuak Goiko kalean eta herriko plazan kokatuko dira eta giro aparta izango da egun horretan gauza berezi eta kutixidunak erosteko. Haurrek ere beren txokoak izango dituzte tailerretan jolasean aritzeko. Zurezko arrain formadun giltzarriak egiteko aukera izango dute eta baita koloreztatuko gatzarekin boteila polit batzuk adornatzeko.

Artisautza azokaren ordutegia honako hau izango da.

Goizez: 11:00etatik 14:00ak arte.

Arratsaldez: 16:30etatik 19:30ak arte.

Guztira 26 artisauek parte hartuko dute. Bertan, besteak beste bitxi, beira, larruz egindako westernetako jantziak, patchwork-ez egindako erropa, eta jakien munduan eztia, txokolate mota ezberdinak, taloak, euskal pastelak izango ditugu gure herriko bi kale horietan.

Orioko Danbolin Musika Eskolako 20 ikaslek herriko kaleak animatuko dituzte beren txistu, eskusoinu eta perkusio bidez.