ORION! FESTIBALA BERTAN BEHERA UZTEA ERABAKI DA

Atzo gaueko haize bolada eta euriteek kalte material garrantzitsuak eragin dituzte Orion! Jaiko instalakuntzetan eta ondorioz antolatzaileek bertan behera uztea erabaki dute. Izan ere, eszenatoki nagusia, motoen freestyle pista, skate-arena eta beste hainbat karpa egoera oso txarrean gelditu direnez gaurko eta biharko espero ziren ekitaldiak ez egitea erabaki da.

Europako Wakeboard Openak gaur final zortzirenak eta laurdenak ospatzeko asmoa zuen biharko egunez semifinala eta finala ospatzeko. Zoritxarrez gaurko eguneko ekitaldi denak bertan behera uztea erabaki denez antolatzaileak biharko eguna ere bertan behera uzten behartuta daude.

ORION! Ekitaldiko antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkie festiBal hau gauzatzen lagundu duten instituzio, promotore eta babesle guztiei eta espero dute aurrerantzean beste edizio edo festibal batzuk antolatzeko aukera izango dutela.