Orioko irakurzaleen taldea datorren astean Toti Martinez de Lecea idazlearen “La Brecha” liburua irakurtzen hastera doa.
Irakurzaleen taldea bi astelehenetik behin elkartzen da Kultur Etxean arratsaldeko 18:30etan. Bertara hurbiltzen diren denak liburu bera irakurtzen dute etxean eta ondoren ausarnaketak, komentarioak eta iritzi ezberdinak elkartrukatzeko elkartzen dira bi astero.
Datorren maiatzaren 26an arratsaldeko 18:30etan elkartuko dira eta ahalik eta herritarrak gonbidatzen dituzte “La Brecha” izenburua duen liburua elkarrekin irakurtzen hastera.
Ekain erdi aldean beren topaketak eten egiten dituzte eta irakurzaleek uda izango lukete liburu hori irakurtzeko. Urri aldera baliteke liburuaren autorea, Tito Martinez de Lecea Oriora gonbidatzea bere lana irakurzaleekin batera komentatzeko.
Deialdia beraz irekia dago, nahi duenak datorren astean Kultur Etxera hurbil dadila.