Herri krosa izango da azaroaren 1ean, larunbatarekin

Orioko Udaleko Kirol batzordeak antolatuta, herri krosa izango da Orion datorren azaroaren 1ean. Aurtengoarekin hirugarren aldia da proba antolatzen dela. Iaz Kamel Zianik irabazi zuen, 36:33ko denbora eginda; emakumeen artean Raquel Llamas izan zen onena, 40:44ko denborarekin. Bi denbora horiek dira probaren orain arteko marka onenak.

Bi kirol proba izango dira: bat helduentzat, goizeko hamarretan hasita eta bestea haurrentzat, 11:30ean hasiko dena.

Hauek dira Orioko 3. Herri Krosaren ezaugarriak eta parte hartzeko oinarriak:

Probaren luzera: 11.400 m (3 buelta ibilbideari)

Ibilbidea: Ikusi goiko planoa

Ordua: 10:00etan

Haurren probaren ordua: 11:30ean

Izen-ematea: Honako tokietan eman daiteke izena:

  • Karela kiroldegian (943 89 44 28)
  • www.herrikrossa.com
  • Laister kirol dendan

Izen ematearen prezioa:

Egun berean: 13 euro

Aurrez: 8 euro

Sariak:

  1. sailkatua: 250 euro
  2. sailkatua: 150 euro
  3. sailkatua: 100 euro

Oharrak:

  1. Denbora txip baten bidez neurtuko da
  2. Txipa eta dortsala Karela kiroldegian jaso
    behar dira
  3. Parte-hartzaileek kamiseta bana jasoko
    dute opari, korrikalarientzat berezia
  4. Opariak zozketatuko dira

Antolatzaile: Orioko Udala

Laguntzaileak:

  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • www.herrikrossa.com
  • DYA
  • Noticias de Gipuzkoa
  • Kirolatzen 2000
  • Coca Cola
  • Insalus
  • Aisia Balea hotela