Atzo Ander Lipusen antzerkiaz gozatzeko aukera izan genuen, eta igande eguerdian, berriz, Bilboko txistu laukotea izango dugu zimitorioan.
Argazkia: Karkara.
Oteizaren mendeurreneko egitaraua, urriari dagokionez, bere azkenetara iristen ari da.
Atzo kultur etxean Ander Lipus izan genuen “Hala mintzatu zen Zappatrusta” bakarrizketa eskainiz.
Aurreko egunean bezalaxe, 50 bat lagun gerturatu ziren aretora, eta esan behar da, aurreko ekitaldietan ez bezala, gazte jende gehiagoren presentzia izan zela.
Ordubete inguruko saioa izan zen, eta ikusleek ebaluazio oso ona egin zuten ikusi zutenaz.
Igandean Elizako zimitorioan Bilboko txistu laukotea izango dugu, eta datorren asteazkenetik aurrera, “Oteiza. Bizirako proiektua” erakusketa zabalik izango da kultur etxean.
IKUSKIZUNA: Bilboko Txistulari Laukotea.
EGUNA: urriak 26, igandea.
ORDUA: 12:40ean.
LEKUA: elizako zimitorioan.