Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du urriaren 28an

Udalbatzarraren ohiko bilkura izango da urriaren 28an, asteartearekin, udalbatzarraren aretoan.

Bilkura 19:00etan hasiko da.

Hauek dira aztertuko diren gaiak:

  1. Juan Vicente Lasa Karrikaburu Orioko Udaleko zinegotzi izendatua izan dela adierazten duen kredentzialaren berri ematea eta hark zinegotzi kargua jabetzan hartzea, egoki bada.; Juan Vicente Lasa Karrikaburu Eusko Alkartasuna (EA) alderdi politikoko zinegotzi izango da, bere karguari uko egin dion Eugenio Cotado Iturainen ordez.
  2. Irakurri eta onartzea, egoki bada, Udalbatzarrak 2008ko irailaren 18an egindako ezohiko bilkurako aktaren zirriborroa.
  3. Hartzea dagozkion erabakiak, egoki bada, euskal toki erakundeetako funtzionario eta beste langileen lan baldintzak arautzen dituen UDALHITZ 2008-2010 akordioari buruz.
  4. Onartzea, egoki bada, ordenantza fiskalen eta beren eranskinen aldaketa, eragina 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera izango duena.
  5. Onartzea, egoki bada, auto-taxi zerbitzuaren tarifak handitzea 2009rako.
  6. Onartzea, egoki bada, Udalaren 2008ko aurrekontuari dagokion 2/2008 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea. Kreditu aldaketa kreditu transferentzien modalitatean egina dago.
  7. Onartzea, egoki bada, Udalaren 2008ko aurrekontuari dagokion 3/2008 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea. Kreditu aldaketa kreditu gehigarrien modalitatean egina dago.
  8. Berrestea, egoki bada, Urola Kostako Udal Elkartearen estatutuen aldaketa.
  9. ORIOKO HERRI IKASTOLA KOOPERATIBA ELKARTEAri zuzenean adjudikatzea, egoki bada, Orioko Udal Planeamenduko Arau Subsidiarioetako 8. sektorean ?Munto? dagoen eskola erabilerarako lursailaren lurrazal-eskubidearen lagapena, ikastetxe bat eraikitzeko.
  10. Dagozkion erabakiak hartzea, egoki bada, Orioko Udalean talde misto bat sortzeari buruz.
  11. Karmele Belasko, Joseba Goiburu eta Leire Zinkunegi zinegotziek aurkeztutako mozioa, EAE/ANV eta EHAK alderdien ilegalizazioari buruz, eta EAJk aurkeztutako mozio alternatiboa.
  12. Onartzea, egoki bada, adierazpen instituzional bat ETAren honako atentatuei buruzkoa: Santo