Datorren larunbatean, maiatzak 29, Kultur Aniztasunaren Jaia antolatu du Udaleko Euskara batzordeak.
Egun osoko jaia izango da, 12:00etan hasi eta gauerdi aldera bukatuko dena.
Herriko Plazan zazpi gune jarriko dira (Senegal, Brasil, Ekuador, Maroko, Nikaragua/Portugal, Mexiko eta Bolivia/EH) eta bertan aukera izango da herri horietako gastronomia dastatzeko eta hango produktu tipiko batzuk ezagutzeko.
Jaiaren programa honako hau izango da:
12:00 Festaren hasiera
12:05 Ikastolako Olaxka haur abesbatzak kantu bat abestuko du
12:15 Ikastolako haurrek egindako antzerkia, berek egindako mapamundi baten aurrean
13:00 Dantza saioa: Boliviako kaporalak
13:15 Perkusio afrikarra, Zumaiako perkusio-taldearen eskutik
18:00 Ekuador eta Boliviako musika
19:00 Dantza saioa: Ekuadorko Jary Guarmy taldea
19:15 Harribil dantza taldearen erakustaldia
19:30 Dantza saioa: Ekuadorko Jary Guarmy taldea
19:45 ?Gu, munduko oriotarrak? adierazpena
20:00 Errikotxiakoen bertso saioa, musikari andinoek lagunduta
20:30 Festa bukaera: Brasilgo musika eta dantza: Brasilokas eta Samba Brasil taldeak