Kultur aniztasunaren festaren barruan, Orioko Udalak MUNDUKO SUKALDARITZA izeneko ikastaroa antolatu du.
Lau saio izango dira eta, saio bakoitzean, munduko herrialde bateko jatordu bat prestatzen erakutsiko du Orion bizi den herrialde horretako lagun batek.
NOIZ
Maiatzeko eta ekaineko lau egunetan, 19:00etatik 21:00etara:
Maiatzaren 17an: Saharako sukaldaritza
Maiatzaren 19an: Senegalgo sukaldaritza
Maiatzaren 26an: Mexikoko sukaldaritza
Ekainaren 2an: Brasilgo sukaldaritza
NON
Toki Alai elkartean
PREZIOA
Hamar euro, lau saioak
IZENA EMATEKO
Udaleko Euskara Zerbitzuan, maiatzaren 16a baino lehen.