San Nikolas jaiak astelehenean hasi eta ostegunean bukatuko dira.
Hau da aurtengo sanikolasetako festa programa
Abenduak 5, astelehena, San Nikolas bezpera
19:00 Buruhandiak, erraldoiak eta txistulariak kalez kale. Garai bateko txistulariak eta gaurkoak elkarrekin aterako dira San Nikolas bezperan.
19:30 Danborrada plazara abiatuko da.
20:00 Txupinazoa. Txupinazoa Luis Gozategi Karraballok botako du. Txalapartariek egingo dute deialdia. Danbolin Musika eskolako bandak, herriko txarangak, Salatxo abesbatzak eta Harribil dantza taldea. San Nikolas martxa, Orioko ereserkia eta Balearen kantua joko dira.
San Nikolas martxa. Doinua: I.F. Berrondo. Hitzak: Lasarte.
Orioko Ereserkia: Doinua: Patxi Danbolin. Hitzak: Lasarte.
Balearen kanta: Moldaketa: Patxi Danbolin.
20:30 Danborrada kalez kale.
21:30 Festa hasierako otordua plazan. Oilasko izter, piper eta txanpi