Udalak aholku batzorde bat sortu nahi du, herriko ingurumen gaiak aztertzeko. Batzorde horri Topagune berdea
izena jarri dio eta bere lana Udalari aholku ematea izango da, ingurumenari dagozkion gaietan.
Topagune berdearen lehen bilera hurrengo asteartean izango da, urriaren 11n. Bilera 19:00etan izango da kultur etxean.
Batzordea irekia izango da eta, beraz, ingurumen gaiekin interesa duten elkarte zein norbanako guztiek daukate bertan parte hartzeko aukera.