Festak antolatzeko bilerak hasi ditugu eta urteetako ohiturak eta proposamenak tartekatuko ditu egitarauak. Aurten ere izango da Biba eta txalua!
Iaz bezala San Nikolas bezperarako proposamena egin nahi dizugu. Festak indartsu hasteko txupinazoan danborradan aterako gara herritarrak. Elkarteak parte hartzera deitu nahi zaituztegu, txupinazoa edertu nahi dugulako. Nola?
- Musika: San Nikolas martxa, Orioko ereserkia eta balearena prestatuko ditu Orioko Musika eskolako bandak. Herriko musikari taldeak osatuko du txaranga, propio, danborradan kalez kale ibiltzeko.
- Salatxo abesbatzak abestuko du eta Harribil dantza taldeak ere bai.
- Ondoren otordua egingo dugu.
- Gauean, Haiek Garaiak festa, iaz bezala, garai bateko Orio eta garai bateko musika
Nola eman izena danborradan!
- Izena emateko ez da elkarteko bazkide edo kide izan behar, kide edo bazkideen lagunak ere izena eman dezakete bertan.
- Lau ensaio izango dira, denak.
Azaroak 27, asteartea, Kultur Etxean arratsaldeko zazpietan.
Azaroak 29, osteguna, Kultur Etxean arratsaldeko zazpietan.
Abenduak 3, astelehena, Kultur Etxean arratsaldeko zazpietan.
- Hamar bat laguneko taldea osatzen saiatu behar duzue. Gutxiago ere posible da, baina hogei lagun batuz gero elkartearen irudia eramango da danborradan.
- Jantziak: alkondara zuria, mahoizko galtzak, zapia eta txapela.
Izen ematea doakoa da.
Orioko San Nikolas Festa Batzordea