Hitz gurutzatuen lehiaketa antolatu du Korrika batzordeak igandean

hitzgurutzatuak

Lehiaketa igande goizean izango da, 12:00etan hasita, eta 16 urtetik gorako edozeinek har dezake parte.

Lehiaketarekin batera, mahai bat jarriko da Herriko Plazan, Korrikaren materiala saltzeko eta, horrez gain, kuestazioa egingo da.

Lehiaketa igandean izango da, martxoak 10, eguerdi partean. Herriko Plazan jokatuko da eta, izena emateko, 3 euro ordaindu behar dira.

Izen-ematea aldez aurretik egin liteke kultur etxean ala, bestela, egunean bertan plazara azalduta.

Korrika batzordeak hainbat ekitaldi antolatu ditu Korrika Kulturalaren barruan eta lehiaketa hau da aurrenekoa.