Udako lanpostuen deialdia egin du Udalak

Udalak hainbat pertsona hartuko ditu lanerako uda honetan, eta deialdia egiten du lanpostu horiek betetzeko.

Deialdian parte hartzeko, langabetua izan behar da eta Orion erroldatua (txu-txu trenaren gidari, udaltzain laguntzaile eta turismo bulegorako lanpostuetarako ezik), gutxienez 2019ko urtarrilaren 1az geroztik. Hartuko diren langileen kontratuak lan-zuzenbidezko erregimenean egingo dira, denboraldi baterako.

  • Kabinen garbitzailea (bi lanpostu).
  • Kanpineko komunen garbitzailea (lau lanpostu).
  • Udaltzain laguntzailea (lau lanpostu).
  • Txu-Txu trenaren gidaria (lanpostu bat).
  • Kanpineko zaindaria (lanpostu bat).
  • Turismo bulegorako harreragilea (lanpostu bat).

Udaleko aldizkako langile finkoren batek lanpostuari uko egiten badio, haren lanpostua ere gehituko zaio goiko zerrendari; eta Udalari aurreikusi gabeko premiaren bat sortzen bazaio ere, sortu daiteke beste lanposturen bat.

ESKABIDEAK AURKEZTEKO TOKIA ETA EPEA

Eskabideak udal bulegoetan aurkeztu behar dira, bertan emango den instantzia betez. Bulego-orduak: astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:30era.

Eskabideak apirilaren 11tik maiatzaren 8ra bitarte aurkeztu behar dira, biak barne.

Interesatuek udal-bulegoetan eska ditzakete deialdiaren oinarriak. Lanpostu horiek betetzeko probak 2019ko maiatzaren 11n egingo dira Orioko Kultur Etxeko Areto Nagusian, goizeko bederatzietan hasita. Ordutegi zehatzak www.orio.eus orrialdean argitaratuko dira. Kanpineko komunen garbitzailea lanpostuaren proba praktikoa 2019ko maiatzaren 18an egingo da, aldez aurretik adieraziko den orduan eta tokian.

OINARRIAK

Lanpostuen oinarriak hemen deskargatu daitezke:

Udako lanpostuen oinarriak 2019 / Bases de los puestos de trabajo de verano 2019 (PDF)

OHARRA

Udaltzain-laguntzailerako proba gainditzeko, lagungarri izango da honako eduki hauek ikastea: