Patxi Santamaria aktore zarauztarraren antzerki-lana izango da ostiralean, urriak 4, kultur etxeko areto nagusian. Antzezlana 22:30ean hasiko da.
Sarrera doan da, baina aldez aurretik jaso behar da kultur etxean. Udalak 110 gonbita prestatu ditu eta doan banatuko ditu agortzen diren arte.
Patxi Santamaria eta Inaxio Tolosak prestatu dute ikuskizuna. Patxi eta Inaxio ezagunak dira Orion, hainbatetan eman dituztelako herrian antzerki-tailerrak. Oraingo ikuskizun hau Kalerkin aurkeztu zuten iaz. Patxi Santamaria da aktorea eta krisiak harrapatu duen gizon baten papera jokatzen du, umorez. Mundua antolatzeko modu ezberdin bat aldarrikatzen du, esentzialago bat, egungo mozorro eta eroskeria agerikoaren ordez.
Antzezlana ‘Euskaraz bizi-bizi’ egitasmoaren barruan antolatu du Orioko Udalak.