Zaintza-sare bat eratu da herrian, koronabirusaren krisiak sortutako beharrei aurre egiteko

Koronabirusak sortutako egoerari aurre egiteko, herriko eragile batzuk bildu dira gaur goizean Udalarekin eta, guztion artean, zaintza-sare bat eratzea erabaki dute, premia gehien duten herritarrei laguntzeko.

Zaintza-sarea herriko eragileen bultzadaz sortu da eta Udalak guztiz bat egiten du ekimenarekin. Une honetan herritar guztien ongizatea bermatzea du helburu Udalak eta, beraz, zaintza-sarea sustatuko du eta eskura dituen baliabideak jarriko ditu, behar bezala funtzionatu dezan.

Ekimen honek osatu egiten ditu Udalak orain arte egoerari aurre egiteko hartu dituen neurriak:

Zaintza antolatzeko jarraibideak

  • Lehenik eta behin, ziurtatu zure ingurukoek (gurasoak, lagunak, aiton-amonak, osaba-izebak…) beren beharrak aseta dituztela.
  • Sortu berri den zaintza-sarean boluntario izan nahi baduzu, bi bide dituzu: Idatzi mezu bat oriokozaintzasarea@gmail.com helbidera, edo bete galde-sorta labur hau zure datuekin eta bidali: https://forms.gle/9rjjPrqNrxJFzkrH6

Laguntza eskatzeko telefonoa

Laguntza beharrean dauden herritarrek 642 409 422 telefonora deitu behar dute zaintza-sarearekin harremanetan jartzeko eta beren beharrak azaltzeko.