Udalak itxi egingo du Muntoko partzelako behin-behineko aparkalekua (irudian horiz markatuta dagoena), ostegun honetatik hasita.
Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako hitzarmenaren arabera, harena da orain aparkalekuko lurra. Babes ofizialeko alokairuzko etxeak egingo ditu Jaurlaritzak orube horretan. Obra hasteko, 2022a izango da gutxienez, baina Jaurlaritzak orube hori ja libratzeko eskatu dio Udalari, bertan isuri kaltegarririk ez izateko eta lurra ahalik eta garbien egoteko lanak hasten direnerako. Udalak, beraz, orube horretako behin-behineko aparkalekua ixtea erabaki du.
Udalaren eskerrak bertako bizilagunei
Behin-behineko izaeraz ireki zen aparkaleku hori eta urte askotan egon da zabalik. Inguruko bizilagunek, ondorioz, zarata, hauts eta eragozpen franko jasan behar izan dituzte urte guztiotan eta, horregatik, Udalak barkamena eskatu nahi die eta eskerrak eman izan duten pazientziagatik.