Udaletxe atzean bizikletak lotzeko gune bat dago, bete-beteta dagoena. Plaza inguruko obrak direla eta, Udalak hustu egin behar du udaletxe atzeko pasabidea eta, horretarako, bizikleta guztiak kendu behar dira.
Udalak ekainaren 10era arteko epea ematen die bizikleta horien jabeei, bertatik pasatu eta bizikleta erretiratzeko. Behin ekainaren 10a pasatuta, Udalak biltegira eramango ditu bizikletak, obra egin ahal izateko.
Barkatu eragozpenak.