Etengabe aldatzen doa gure ingurune ekonomikoa, eta gero eta azkarrago: teknologia berriak, merkatuaren joerak…
Horretaz jabetuta, Udal Elkarteko Garapen Agentziak ikerketa bat abiatu du, eskualdeko enpresa eta establezimenduen gaur egungo egoera ezagutzeko eta dauzkaten beharrak identifikatzeko. Helburua da, ikerketa horren ondoren, epe ertaineko estrategiak eta ekintza-lerroak diseinatzeko datuak lortzea. Ikerketak hiru esparru funtsezko izango ditu oinarri:
- Zaintza teknologikoa
- Adimen lehiakorra
- Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza (I+G+B).
Galdetegiak online eta telefono-deiak
Diagnosia osatzeko, Garapen Agentziak urteetan pilatutako esperientzia eta datuez gain, bi bide erabiliko ditu, nagusiki.
Batetik, azterketan parte hartu nahi dutenentzat, galdetegi batzuk jarri ditu eskuragarri eta eskualdeko enpresei eskatzen die tarte bat hartu eta betetzeko:
- 10 langile baino gutxiago dituzten jarduerei bideratutako galdetegia
- 10 langile baino gehiago dituzten jarduerei bideratutako galdetegia
Bestetik, orain hasi eta uztailaren bukaera bitartean, zuzeneko telefono-deiak egingo dizkiote hainbat enpresa eta establezimenduri.
Argibideak eta izen-ematea
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:
- Urola Kostako Udal Elkartea (Idoia Etxarri)
- prospekzioa@urolakosta.eus
- Tel. 943890808