Herriko sarrera-irteera guztiak Txanka-hondartzako bidetik barrena egin behar dira aste honetan, Txistulari eta Kaia kaleak asfaltatzeko lanak direla eta.
Autoak Goiko Kaletik barrena ibili ez daitezen, Udalak aktibatu egin du Iturbide kalearen hasieran dagoen semaforoa eta gorriz egongo da egun hauetan. Ibilgailu baimenduak bakarrik pasatuko dira hortik eta, beraz, baimenik gabe pasatzen diren ibilgailuek isuna jasoko dute.
Gogoratu: herritik ateratzeko eta herrira sartzeko bide bakarra aste honetan Txanka-hondartzakoa izango da.