Udalak hilabete batez luzatu du ekainaren hasieran martxan jarritako erosketa-bonuen kanpaina.
Bonuak erosita dauzkatenek eta orain erosten dituztenek uztailaren 31 arte erabili ahal izango dituzte ondoko establezimendu hauetan:
- Soia. Aita Lertxundi 22
- Rosana Arruti argazki-estudioa. Aita Lertxundi 26
- Egiguren argazki-estudioa.
- Begi Bistan aisialdi-zerbitzuak. Arraunetxe
- Eider Osinalde gizonezko ile-apaindegia. Aita Lertxundi 26
- Zass edertasun-aretoa. San Nikolas 2
- Shock ile-apaindegia. Aita Lertxundi 21
- Ana Belen ile-apaindegia. Ibai Ondo, 10
- Nekane & Elena estilistak. Abeslari 6
- Egarmendia aholkularitza. Ibai-Ondo 1
- Shiatsu fisioterapia. San Nikolas 7
- Marijo ile-apaindegia. Eusko Gudari 8
- Sinergia fisioterapia. Ibai Ondo 2
Establezimendu bakoitzak 60 euroko 20 bonuko muga du eta, beraz, ezin izango du kopuru hori baino gehiago onartu. Herritarren gastua ahalik eta dendari gehienen artean banatzeko erabaki zuen hori Udalak. Ondorioz, kanpainan hasieratik parte hartu zuten establezimendu batzuk dagoeneko iritsi dira muga horretara eta horregatik ez dira azaltzen zerrendan.