Martxoaren 8a hurreratzen ari dela eta, ‘Gu ere martxoak 8’ leloa duten banderolak jarriko ditu Udalak herritarren eskura.
Eskualdeko udalek eta ikastetxeek osatzen duten Hezkidetza Foroaren proposamenez banatuko dira banderolak, aurten bigarren aldiz, eta Ahalduntze Eskolaren laguntza izango du Udalak banaketa egiteko.
Udalak herritarrak animatzen ditu banderola bana jaso eta balkoian jartzera, berdintasuna lortzeko geratzen zaigun bidea gogora ekartzeko.
Banderolak prezio sinboliko batean (euro bat) eskuratu daitezke Ahalduntze Eskolan, ostiral arratsaldeetan; edo, bestela, kultur etxean eta gizarte-zerbitzuetan. Banderolen salmentatik sortzen den dirua Ahalduntze Eskolarentzat izango da.