Orioko Udalak modernizazio- eta berrikuntza-arloan dituen beharrei aurre egiteko programa bat jarri du martxan eta hori garatuko duen teknikari baten bila dabil.
Hautaketa-prozesua Lanbideren bidez egingo da eta hautagaiek urriaren 7ra arte izango dute aukera izena emateko. Lanbiden izena emateaz gain, Lanbideko curriculumean agertzen diren merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa eta nortasun-agiria aurkeztu beharko dituzte izangaiek Orioko Udaleko erregistroan. Lanbideko currikulumean agertzen ez den merezimenduak ez dira izango kontuan.
Eskaintzaren kodea 162021010918 da eta xehetasunak esteka honetan daude eskuragarri.
Hauek dira hautaketa-prozesua arautuko duten oinarriak.